
Elorrioko Gaztetxeak bere 28. urteurrenaren jaia ospatuko du bihar, baina dagoeneko hilabete osoa darama ospakizun egitarauan tartekatutako ekitaldiekin. Gaur bertan Kometa eta Sei Urte taldeen kontzertua izango da gaueko 22.30etatik aurrera.
’28 baino askoz gehiago’ goiburuarekin bihar egingo den ospakizuneko ekitaldiak goizeko 10.00etan hasiko dira Herriko plazan egingo den ginkanarekin. Eguerdiko 13.00etan poteoari ekingo diote eta ordu bete geroago San Josen egingo den omenaldi ekitaldia hasiko da.
Eskoletako erabilera anitzeko eraikinean egingo den bazkaria eta honen osteko kantaldiarekin eta ohiko argazkiarekin borobilduko dituzte eguerdiko eta bazkalondoko ekitaldiak.
Arratsaldeko 18.00etan ohiko argazkia aterako dute Gaztetxearen aurrealdean eta jarraian Eneko musikariaren ekitaldi akustikoa hasiko da.
Musika ekitaldiekin osatuko da urteurren eguneko egitaraua, gaueko 20.30ean hasita Elorrioko Pixontxis eta Madrilgo Dinero taldeen kontzertua hasiko baita eta hauen emanaldiak amaitu ondoren Durangoko Itsua Dj Sesioaren txanda izango da.