
Legegintzaldi erdia bete ondoren, Elorrioko Udaleko Gobernu Taldeak agintean emandako bi urteren balorazioa egingo du herritarren aurrean. Ekitaldia martitzenean izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita, Iturri Kultur Etxeko erakusketa gelan eta herritarrei irekita egongo da.
Balorazio ekitaldian Elorrioko alkatea, Idoia Buruaga, eta Gobernu Taldea osatzen duten EH Bilduko gainontzeko zinegotziak egongo dira. Agerraldia Buruagak berak egingo duen sarrerarekin hasiko da eta ondoren zinegotzi bakoitzak bere arloetan landutako egitasmoen berri emango du.
Zinegotzien azalpenen ondoren galdera-erronda hasiko da. Lehenengo ordu erdi inguruan, kazetariek egindako galderei erantzungo diete alkateak zein zinegotziek eta jarraian herritarrek egindako galdera-erronda hasiko da.
“Galderak egiteko ez da egongo inolako baldintzarik”, Gobernu Taldetik adierazi dutenez, nahiz eta “arlo ezberdinetaz hitz egiten dela bermatzeko asmoarekin, bloke bakoitzak minutu kopuru berbera izango duen”.
Lau bloke
Gobernu Taldeak lau bloke nagusitan banatuko du ekitaldia. Lehenengoan, Hirigintza eta Ingurumenari buruzko galderak erantzungo dira; bigarrenean, Euskara, Hezkuntza eta Gizarte Arloaren inguruko gaien txanda izango da; hirugarrenean, Kirola, Partehartzea, Ogasuna eta Pertsonala arloetako gaiak jorratuko dira eta, azkenik, Berdintasuna eta Kultura arloetako galderak erantzungo dituzte.
Alkatetzaz gain Ogasuna eta Langilego arloen buru den Buruagarekin batera, bertan egongo dira ere Xabier Dominguez, alkateordea eta Hirigintza eta Auzoetako zinegotzia; Kultura, Turismoa eta Ondare arloetako arduraduna den Maitane López; Euskara, Hezkuntza eta Gizarte arloen buru den Txus Arrieta; Kirol sailarekin arduratzen den Dani Palacios eta Berdintasun arloko arduraduna den Aratxu Uriarte.
Gainera, urtarrilera arte Gobernu Taldeko kidea izandako eta Ogasuna, Langilegoa eta Auzoak sailetako buru izan zen Jon Ander Gracia zinegotzi ohia ere ekitaldian egongo da egiten zaizkion galderei erantzuteko prest.
Para (mi barrio existe) completamente de acuerdo, en mi barrio falta una señal de ceda el paso (DOS AÑOS) y la limpieza de una cañería que cruza el camino al barrio y derrama las aguas fecales a la carretera (varios meses) este último dicen que están con el tema, esperamos pacientemente, los demás temas, baches, seguridad y otros dos años bajo CERO. (PACIENCIA)
El tema de auxotaxi. BILDU se presentó para las elecciones como un partido transparente y participativo. Nada más coger el poder echaron el vistazo al servicio de auzotaxi ALEGABAN QUE SE COMETIAN IRREGULARIDADES Y ABUSOS. Después de dos años presentan una norma sin ninguna consulta ni PARTICIPACION de dichos barrios.(SU BANDERA DE PARTICIPACION CIUDADANA LA PASARON POR EL FORRO…) pero lo podían hacer porque tienen los votos,( LO QUE NO ES DE RECIBO POR NO DECIR ACTITUD COBARDE ES METER A TODOS LOS VECINOS DE LOS BARRIOS COMO ACTORES DE TALES ABUSOS Sin hablar con dichos infractores. Espero que nuestra alcaldesa pida disculpas por la acusación y poner a todos los vecinos de los barrios en el punto de mira como infractores o abusones de dicho uso de taxi.
Auzotaxiaren prezioa bajau!!! Kanpoko auzoak beti astuta y garesti.ordainfu behar bertan bizitzea. Ez dago eskubiderik!