Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Elorrioko Gure Esku Dago-ren galdeketa eta jaia bihar

Elorrioko plazan egingo da jaia eta galdeketa eguerdian.
Elorrioko plazan egingo da jaia eta galdeketa eguerdian.

Elorrioko Gure Esku Dago ekimenak jaia eta galdeketa egingo du zapatu eguerdian herriko plazan, San Markos Eguna ospatuz. 12.30ean hasiko da ekitaldia eta taloak, musika eta jai giroa nagusi direla, herritarrek datorren urtean egin nahi den bozketari buruzko botoa emateko aukera izango dute.

Zapatuko bozketak galdera bakarra izango du: “2017an Elorrion herri galdeketa egin nahi duzu?”. Galdera horri erantzuten eta botoa emateko hautestontzia herriko plazan jarriko da.

Gure Esku Dago erakundeko kideek Elorrion “herri galdeketa handi bat egin daitekeela” aurreikusi dute eta ekimen horren bidez “gure etorkizun politikoaz dugun borondatea” azaltzeko aukera ematen du.

Antolatzaileek kaleratutako manifestuaren arabera “Elorrioko erakunde, elkarte eta gizarte eragileontzat erabakitzeko eskubidea da bizikidetzaren oinarrizko osagaia, ahalbidetzen duelako demokraziaren bitartez ebaztea gizartea gero eta irekiago eta konplexuagoei dagozkien desadostasunak”.

Gainera, zapatu honetako bozketaren bidez “konpromisoa hartzen dugu 2017an herri galdeketa bat bultzatzeko. Gure Esku Dago herri dinamikak ezarritako markoaren baitan, Elorrion bizi diren 16 urtetik gorakoek aukera izan dezaten haien borondatea azaltzeko etorkizun politikoaz”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados