Elorrioko Udalak Elizaldeko Igerilekuetan asteburuan eragina izan zuten arazo teknikoak konpondu ditu eta instalazioak normaltasunez ireki dira gaur. Udalak aukera desberdinak aztertuko ditu eta arazo horien eragina jasan zuten pertsonei kalte hori dagokion proportzioan konpontzeko proposamena egingo du.
Matxura elektriko batek eragindako arazoak zapatuan hasi ziren. “Ordu eta erdiz txirristak zerbitzu barik geratu ziren, eta igerilekuetako ontzien balio kimikoak kontrolatzeko sistemak ere jasan zituen eraginak”, Udaletxik adierazi dutenez. Modu berean, akats elektrikoak kanpoko dutxetan arazoak eragin zituen, eta igandean funtzionatu barik egon ziren.
Dani Palacios Elorrioko Udaleko Kirol zinegotziak barkamena eskatu die erabiltzaileei “sortutako eragozpenengatik”, eta arazoak eragindako “erreklamazioei erantzuteko lanean ari gara”, adierazi du.
ez ditut Elorrioko igerilekuak ezagutzen.
"Elorrioko bertako gazte askori jartzen zaizkie zigorrak arauak ez betetzearren, baina batzuekin ez zarete ausartzen." nortzuk dira beste hoiek?
Arazo horiek konponduta egotea ondo dago, baina bestelako arazoak daude igerileku horietan eta denon ahotan daude: eguna joan eta eguna etorri, elkarbizitza urratzen duen jendea dago, ez du araurik betetzen, ez du jendea errespetatzen,… mesedez. Ez begiratu beste aldera. Heldu arazoari. Arazo horri heltzea ez da arrazista izatea, berdin da nork edo zein talde sortzen dituen arazoak, berdin da nondik datorren, non sortua den…. berdin-berdin. Arazoari heldu egin behar zaio. Elorrioko bertako gazte askori jartzen zaizkie zigorrak arauak ez betetzearren, baina batzuekin ez zarete ausartzen. Zergatik? Zergatik merezi dute horiek tratu berezia? Mundu guztiak bete behar ditu gutxieneko batzuk. Azkenean, eurak geratuko dira igerilekuan, eurak bakarrik. Jaun eta jabe.