
Elorrioko lau artisten obrekin osatutako erakusketa kolektiboa izango da ikusgai Iturri Kultur Etxean maiatzaren 27ra arte. Elorrioko Udalak antolatutako ekimen honek diziplina ezberdineko herriko artisten lana balioan jarri eta ezagutaraztea nahi ditu.
Lehenengo erakusketa honetan Ane Amesti, Nieves Medela, Eli Villar eta Jesus Urrutia elorriarren lanak ikusi ahal izango dira. Gazteenak 30 urte ditu eta nagusienak 73, beren lanen adierazle gisa.
Amestik grabatuak aurkezten ditu, akuaforte, berniz bigun eta xilografia bidez eginak; Medelak, olioaz margotzen du mihisean; Villarrek ikus-entzunezko instalakuntzak egiten ditu bideo soportean eta, azkenik, Urrutiak argizariz margotzen du.
“Herrian modalitate ezberdinetako artistak eta beraien lanak erakusteko leku eder bat ditugu, beraz logikoa iruditzen zitzaigun biak uztartzea. Modu horretan, herriko artistei ere beren bidea egiten laguntzen diegu”, adierazi du Maitane Lopez Kultura arloko zinegotziak.
Erakusketa gelan kokatutako bilduma goizeko 9:30tik gaueko 21:00ak arte izango da ikusgai.