Elorrioko Udalak bake epaile berria eta haren ordezkoa aukeratzeko prozeduraren deialdia ireki du. Izena emateko epea, urtarrilaren 10era arte irekita egongo da eta aukeraketa egiterako orduan, hautagaien ikasketak, esperientzia eta euskararen ezagutza baloratuko dira.
Bake epaile lanak egiteko aurkeztu nahi duten herritarrek beren hautagaitza aurkeztu ahal izango dute udalari aurkeztutako eskabidearen bitartez.
Postu horretara aurkeztu nahi dutenek hainbat baldintza bete beharko dituzte: 18 urte baino gehiago izatea, naziotasun espainiarra izatea, kargu judizialetarako aurreikusitako ezintasun edo bateraezintasun-kausarik ez izatea, eta, azkenik, alderdi politikoetako eta sindikatuetako kide ez izatea eta horien zerbitzuetan enplegurik ez izatea.
Behin eskabideak aurkezteko epea bukatuta, udaleko Ogasuna eta Pertsonala batzorde informatiboak eskabideak eta horiei erantsitako dokumentuak aztertuko ditu eta eskatzaileen artean balizko titularra eta ordezkoa proposatuko dio Udalbatzari.
Proposamen hori merezimenduen araberakoa izango da, eta horretarako puntuazio-sistema diseinatu du udalak. Sistema horretan ikasketak, esperientzia eta euskararen ezagutza baloratuko dira.
Informazio gehiagorako: http://www.elorrio.eus/eu-ES/Udala/Idazkaritza/Iragarki_taula/Ediktuak%20bandoak%20eta%20oharrak/20161214_Bake_epaile_hautaketa.pdf