Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Elorrioko udalak Fytasa galdategi zaharreko sarbidea eta leihoak itxi ditu

Elorrioko udalak Fytasa galdategi zaharreko sarbidea eta leihoak itxi ditu

Elorrioko udalak Fytasa galdategi zaharreko sarbideak itxi ditu “etorkizunean istripurik gerta ez dadin”, azken boladan jende ugari sartu delako instalazioetara. Udaleko arduradunek lur sailaren jabearekin jarri dira harremanetan baina haren erantzun eza dela eta, metalezko harresia jarri dute sarrera nagusian eta xaflekin itxi dituzte leihoak.

Sasoi baten Ariño galdategia izandakoak Fytasa izena hartu zuen azken urteetan eta 2011n erabat itxi zen, 96 urteko jardunaren ostean. Harrezkero guztiz utzita daude instalazioak eta bertara herriko ume zein gazte batzuk eta txatar bila dabiltzanak sartu dira.

Udaletxetik azaldu dutenez hartutako neurriekin “istripuak ekiditea bilatu da” kontuan izanda bertako “utzikeria egoeran”. Udaletik neurriak hartzea eskatu zitzaion enpresaren arduradunari, baina haren berririk izan ez ostean “guk geuk hartu behar izan dugu ekimena, bagenekigulako egun batetik bestera ezbeharren bat gertatu zitekeela”, nabarmendu du Idoia Buruaga alkateak.

Enpresa itxi zenetik “gaur egungo egoera lazgarrira arte”, instituzioetatik ez dela eskurik sartu instalazioetan ere kritikatu du Buruagak.
Etorkizunean istripurik gerta ez dadin, eta lur sail horiekin zer egin erabakitzen den bitartean, “autoentzako sarbide zaharrean metalezko atea jarri da, eta inguruko eraikinean zeuden hautsitako leihoak itxi egin dira metalezko xafla batzuekin”, adierazi du Buruagak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados