Elorrioko Udalak kiroldegiko fitness aretoko makinak berritzeko lanak hasi ditu eta abuztuaren 23an ekingo die berriro ekitaldiei. Guztira, kardioko ariketak egiteko 13 makina jarriko dira; hau da hiru bizikleta estatiko, arraun bat, lau eliptika, stepper bat eta korrika egiteko lau zinta.
Aurreko asteburuan makina zaharrak kendu dituzte, eta astelehenean eta asteartean konexio elektrikoetarako lanak egin dira. Ondoren, ekipamendu berriaren muntaketari ekin diote eta, hornidura arazoak direla eta, makinaren bat datorren astean iritsiko da. Horregatik, zerbitzua datorren astelehenean irekiko da berriro.
Entrenamendu funtzionala
Gorputz atalak modu sektorizatuan lantzeko aukera emango duten 11 muskulazio gailu jarriko dira, behe-atala, gorputz enborra zein goi-ataleko jarduerak egiteko aukera izateko.
Entrenamendu funtzionalerako hiru makina ere instalatuko dira, besteak beste, bost estazioko makina berria. Azkenik, pisu librea lantzeko elementuak (mankuernak, barrak, bankuak…) eta elementu osagarri guztiak ere berriztatuko dira.
Ondoren, erosteko aukera ematen duen errentamendu-erregimenean egindako esleipenak, mantentze- eta kontserbazio-zerbitzua hartzen du barne, kontratuak irauten duen lau urteetan, eta horrek makinen kontserbazio-egoera hobea bermatzen du. Matxuren aurrean erantzuteko denbora 24 ordutik beherakoa da, eta hilero prebentziozko mantentze-lanak egingo dira.
Nobedadea
Nobedade moduan, kiroldegiko jarritako “kardioko makina guztiek Internetera konektatzea, fitness aplikazioekin bat egitea, telebista ikustea… ahalbidetuko duten monitore bana izango dutela”, adierazi dute Udaleko arduradunek.
Konektagarritasunari esker, ariketa atseginagoa izango da, eta erabiltzaileak aplikazioekin konektatu ahal izango dira eta errazagoa egingo zaie euren jarduera fisikoaren jarraipena egitea.
Y el resto de actividades? Y el resto de material que no está en esa sala? No se ha renovado desde que se construyó. Ah. Claro. Necesitáis el dinero para las NO FIESTAS. Poca vergüenza. Si hay que promover la cultura bien, pero no en fechas de ferixa nausikoak. Sois negacionistas?