Elorrioko haurrak eta nerabeak aurten ez dute Udalak antolatutako udalekurik ezta Intxorta asti elkarteak prestatutako udako kanpamenturik, Covid-19agatik agindutako osasun larrialdia dela eta. Hala ere, Udal arduradunek zein asti taldeko arduradunek “haur eta nerabeentzat bestelako ekintzak” egitea aztertzen ari dira.
Herrian bertan egiten diren udalekuak ohiko moduan antolatzeko berme nahikorik ez dagoela eta, aurtengo prestatutako ekimenak bertan behera uztea erabaki du Udalak. Erabakia hartzeko arrazoia, batez ere, “adingabeen segurtasuna bermatzea eta Covid-19 elkarri kutsatzea saihestea izan dira”, Gobernu Taldetik adierazi dutenez.
Udal arduradunek, hala ere, jakitun dira “etxealdi eta isolamendu honek gehien kaltetu dituen kolektiboetako bat dela haur eta nerabeena”, eta horregatik uste dute ezin dela jarduera hori bertan behera utzi besterik gabe.
Hori dela eta, “udaleku irekiak antolatzeko ardura duen enpresarekin, Berbarorekin, harremanetan dago Udala ordezko eguneko ekintzen egitarau posible bat prestatzeko haur eta nerabeentzat”.
Erabakia hartzea “ez da erraza izan, badakigulako zer garrantzitsua den ekintza hori familia askorentzat” Maria Herrero, alkateordearen hitzetan. Hori dela eta, “ordezko aukerak aztertzen ari gara” adierazi du.
Udako kanpamentu barik
Bestalde, Intxorta asti elkarteko arduradunek ekainaren 29tik uztailaren 10era Lizartzan egin behar zuten udako kanpamentua ere bertan behera uztea erabaki dute. Apirilaren amaiera aldera aurrera egiteko asmoa agertu bazuten ere, behin betiko erabakia maiatzaren azken egunetan hartuko zutela adieraz zuten.
Sare sozialen bidez emandako erabakian adierazten dute Covid-19aren egoerak “zailtasun handiak” jarri dizkiela kanpamentua aurrera eramateko. Nahiz eta “azken momenturarte” lanean jarraitu duten “umeen eta begiraleen osasuna garrantzitsua dela jakinda”, jarduera aurrera eramateko “ezarritako neurriak jartzea ezinezkoa dela” onartu dute.
Hala ere, derrigorrez hartu beharreko erabakiaren aurrean “alternatibak baloratzen ari gara”, adierazi dute.
Parece que les da miedo o pereza ponerse a ello. Delito tienen todas las instituciones y tb el Ayto de Elorrio. Les he visto medir las terrazas, ahí han puesto todo su empeño, pero no se esmeran de la misma manera en abrir el polideportivo, las piscinas descubiertas. No tienen ningún problema: distancia, cita previa, lo que sea….pero abrir. No os acordáis de los jóvenes, adolescentes y niños. Como no son esenciales para la economía, no cuentan. Pero se os olvida: son esenciales para la vida.
Pues olvídate. Como no informan, en la calle te “informan”. Según he oido, alguna mente brillante quiere poner la piscina cubierta para jugar. No sé. Espero que sea un bulo, porque ….si no va a ser abonado del polideportivo Rita la pollera. Espero que no se les ocurra. El poli tiene abonados y merecemos un respeto: información y consulta. Por lo menos
A qué esperáis para abrir la piscina cubierta? Tanto cuesta comunicarnos poe email o teléfono a todos los abonados en qué punto estáis? Y el resto de actividades idem. Hay una empresa, un técnico de deportes,….no se puede organizar? Y si no se puede, por lo menos comunicar y pasar información. Los usuarios del poli estamos alucinados de vuestra dejadez.