
Elorrioko Udalak Crossculture Surf elkarteak bultzatutako erreka garbiketa antolatu du biharko, jai-eguna dela eta. Ibaia garbitzeaz gain, eta ingurumena zaintzearen garrantzia ikuskor bilatzeko helburuarekin, jasotako zabor guztia Herriko plazan utziko da arratsaldera arte.
Erreka garbiketaren goizeko 9.00etan hasiko da eta ekimen honetan parte hartu nahi dutenak Herriko plazan bilduko dira. Ekimen hau Crossculture Surf elkartearen baitan dagoen herritar talde batek udaletxean eginiko eskaeran oinarritzen da. Talde horretako kideak kezkatuta agertu ziren errekaren egoera ikusita eta auzolana proposatu zioten udalari arazoari irtenbidea emateko. Udalak gogo onez hartu zuen proposamena eta baliabide guztiak zein asegurua jarriko ditu.
Kontzientziaziorako tresna
Antolatutako ekimen hau herritarren kontzientziaziorako tresna bilakatu nahi dute eta asmo horrekin jasotzen den zabor guztia herriko plazan utziko da arratsaldera arte, herritarrek errekaren egoera zein den ikus dezaten.
“Herritarrengandik irteten diren ekimen guztiak beti dira txalogarriak, eta are gehiago guztiona dena zaindu eta babestea helburu dituztenak. Udalak bere esku dagoen guztia egingo du horrelako egitasmoak sustatzeko”, adierazi zuen Xabier Dominguez alkateordeak.