Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Elorrion asteburuan ospatuko den Buzkantza Jaiak pintxo dastaketa izango du lehiaketaren ordez

buzkantzajaia2106Elorrioko Udalak, Iturrizoro Elkartearteak eta Elorrioko Merkatarien Elkarteak (EME) abenduaren 3tik 6ra burutuko den Buzkantz Jaia antolatu dute. Edizio honek berrikuntza aipagarri bi izango ditu; alde batetik, pintxo dastaketa batek ordezkatuko du aurreko hiru edizioetan egin den pintxo lehiaketa eta, bestalde, ekoizle eta artisauen azoka egingo da plazako frontoian eta elizpean abenduaren 6an.

Aurtengo barazki-odoloste lehiaketa abenduaren 6an egingo da Elorrioko lau elkarte gastronomikotan. Aldez aurretik aukeratutako lau ekoizleren odolosteak dastatuko dira bertan eta norgehiagokak bi atal izango ditu; bata, epaimahai profesionalak sarituko duena, eta bestea, herri-epaimahaiak bozkatuko duena.

Epai mahai profesionala Zornotzako Jauregibarria jatetxeko Beñat Ormaetxea, Durangoko Saltsan katerineko Iñaki Uribe, Durangoko Kobika jatetxeko Iñigo Kortabitarte, Atxondoko Akebaso jatetxeko Iñigo Fuentes, Elorrioko Narru jatetxeko Juan Ranilla eta Gernikako Zallo Barri jatetxeko Eneko Ordirika sukaldariek osotuko dute.

Herri-epaimahaiak ere lau odolosteren artean aukeratu beharko du. Horretarako Turismo Bulegoan 5 euroren truke salgai dauden txartelak erosi beharko dituzte lehiaketaren egun berean. Txartelarekin lau elkarteetan egongo diren pintxoa eta ardo beltza hartzeko aukera izango dute. Bozkak turismo bulegoan eman beharko dira 14.30ak aurretik.

Atal bakoitzeko irabazleak 300 euroko diru-saria eta ‘Buzkantz Jaia 2016’ diploma eskuratuko ditu. Saririk gabe gelditzen diren odoloste finalistek berriz, 100 euroko saria eta diploma jasoko dute.

Pintxo dastaketa

2016ko Buzkantz Jaian ez da egongo herriko tabernen arteko pintxo lehiaketa eta horren ordez abenduaren 3, 4, 5 eta 6an egingo den pintxo dastaketa egongo da. Guztira 15 taberna izango dira ekimen honetako partaideak.

Herriko plaza eta Erreka kalea inguruko tabernetan ‘Opari’ (Aterpe), ‘Manteka’ (Bikale), ‘Elbira Iñurrieta’ (Parra), ‘Zohardi’ (Portalekua), ‘Ureberri klasik’ (Urre berri) eta ‘Buzkantza cupcake’ (Zubi) deituriko pintxoak salduko dituzte.

Ibarra eta Urarka kaleen inguruan dauden tabernek ‘Odologi’ (Batzoki), ‘Lejarazu’ (Lejarazu), ‘Tradición’ (Leku eder), ‘Tosta de hongos con morcilla’ (Toki ona) eta ‘Arrano Pelayo’ (Toko) pintxoak prestatuko dituzte. Berrio-Otxoa eta Otsa kaleen ingurua ‘Odolkintxo’ (Guria), ‘Batenbi’ (Tanger) eta ‘Txantxibiri. Txokolate con txurros’ (Xara) eskainiko dituzte eta Nizeto Urkizu kalean ‘Kulotxa’ (Xelai) deiturikoak eskainiko dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados