Egitarau murritzarekin eta ordu aldaketarekin badator ere, Elorrioko Arriola Antzokiak Jazz Blues jaialdiaren XXXI. edizioa ospatuko du gaur bertan hasita. Aurtengo egitaraua lau agerraldirekin osatuko da eta ekitaldiak ohikoa baino lehenago hasiko dira, iluntzeko 19:00etan hain zuzen.
Covid-19ak baldintzatutako jaialdian gertuko musikariak bilduko dira eta gaur eskainiko den lehen saioan Juanma Urriza Quartet igoko da Ateneoko agertokira. Bateria jole eta konpositore nafarrak gidatzen duen laukotea Alberto Arteta (saxo tenorea), Satxa Soriazu (pianoa) eta Kike Arzarekin (kontrabaxua) osatzen da eta ekitaldian ‘Mamel’ deituriko lana aurkeztuko dute.
Tonky de la Peña eta Ñaco Goñi
Blues doinuak nagusituko dira biharko saioan, Arriolako agertokian sarritan egon diren Tonky & Ñaco Blues Band taldearen txanda izango baita. Tonky de la Peña (guitarra), Ñaco Goñi (harmonika), Adrián de la Peña (baxua), Luis Goñi (bateria) eta Paul San Martin (teklatuak) musikariak osatzen dute taldea. Tonky eta Ñako orain dela 30 urte elkartu ziren eta harrezkero bluesa suspertzen ari dira, oraingoan taldekide berriekin badatoz ere.
Musikenen (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia) dute lotunea Juan José Cabillas (saxoa), Juan Oliveira (gitarra), Nacho Soto (pianoa), Joan Codina (kontrabaxua) eta Ander Alonsok (bateria) osatzen duten Ekhilore Quintet taldea. Azaroaren 20an joko duen banda, esperimentaziorako espazio gisa sortu zuten eta bertan probatzen dituzte asmatutako konposizioak.
Hamar urteko ibilbidea egin du azaroaren 21ean joko duen StarBlues talde ordiziarrak. Jon Barrero (ahotsa eta gitarra), Mikel Atxega (baxua), Yon Labayen (pianoa, hammond) eta Fermín Etxeberria (bateria) biltzen dituen taldea euskaraz abestutako bluesaren erreferentzia bihurtu zen 2016an ‘Gu Geu’ aurreneko diskoa argitaratu, Hondarribiko eta Tolosako bluesaldietan parte hartu eta ‘Hitz Gatibuak’ lana kaleratu eta gero.
Cuánto hay que aprender de Elorrio. Qué clases da y que poco caso le hacen los pueblos cercanos tipo Durango.
Que dura es la oposicion
tic-tac
tic-tac
tic-tac
Hombre, oposición, no sé que pinta aquí. Creo q este es el XXXI festival. Ya es momento de que alguien como Durango haga algo del estilo. Elorrio con humildad hace mil cosas al año, Durango hizo su feria del libro y disco vasco y su Sabin Etxea y hasta hoy.
Sishh acaban de comprar un pedazo cuadro que nos va ha hacer famosos en el mundo mundial.