
Elorrioko Merkatarien Elkarteak (EME) eta Elorrioko Udalak ‘Elorrixon Dendarik Denda’ ekimenaren hirugarren edizioa hasi dute gaur. Abenduaren 4a arte iraungo duen kanpaina honen bidez 20 euroko prezioa duten baina 30 euroko balioa izango duten 1.000 bono jarriko dira salgai.
‘Elorrixon Dendarik Denda’ kanpainak herriko merkataritza indartzeko helburua du eta deskontu txartelak kartel identifikagarria duten dendetan erabili ahalko dira. 18 urtetik gorako elorriar bakoitzak bi txartel eskuratu ahalko ditu eta erosketa bakoitzean gehienez bi deskontu-txartel erabili ahalko dira aldi berean.
Kanpaina hau hirugarren urtez egiten da Elorrion eta aurtengo berrikuntza bakarra deskontu txartelak lortzeko lekuari dagokio. Aurreko urte bietan Turismo bulegoan erosten baziren, aurten Laboral Kutxak Berrio-Otxoa kalean duen bulegoan erosi behar dira, astelehenetik ostiralera 8.30etik 14.30ak arte eta ostegun arratsaldetan 16.30etik 19.30ak arte.