
Durangoko Plataforma Feministak manifestazioa deitu du etzirako, eguena 19, emakumeen kontrako eraso matxistak salatzeko. Mobilizazioa arratsaldeko zortzietan abiatuko da Andra Mariko elizpetik.
Bilgune Feminista eta Andereak elkarteak osatutako plataformaren ekimenak azken hilabetean Durangoko emakume biren kontra burututako erasoak salatuko ditu.
Azken hilabetean beste bi eraso salatu dira eskualdean, bata Zornotzan eta bestea Elorrion. 2017a hasi zenetik zazpi eraso salatu dituzte beste hainbeste emakumek Euskal Herrian.
Durangoko Ezker Anitzak herrian burututako azken bi eraso matxistak salatzeaz gain, eskakizun argia egin die erakundeei: horrelako gertakizunen kontrako “neurri eraginkorrak lehenbailehen hartzea”, hain zuzen.