
Eneko Sagardoy aktore durangarra cinevasco.com webguneak bultzatu dituen “Euskal Bobinak” lehenengo edizioaren sarietan hautagaia da. Aktore onenaren saria irabazteko zerrendan da gaztea, beste lau hautagaiekin batera. Maila ezberdinetako irabazleen izenak, datorren ostiralean, Bilboko Alhondiga ondoan dagoen The Loft klubean, eta gaueko 20.00etatik aurrera egingo den galan ezagutzera emango dira.
Cinevasco.com gunea ikus-entzunezko industriaren topalekua da. Durangarrari botuak emateko: http://cinevasco.com/enekosagardoy/ eta izarra klikatu behar da.
Ikus-entzunezko Komunikazioko ikaslea da Sagardoy Mondragon Unibertsitatean. Gaur egun Goenkalen ari da eta ikasle turkiar baten pertsonaia antzezten du.
Antzerkian eman zituen lehenengo urratsak, Durangoko Karrika Antzerki taldean, hain zuzen ere. Harrezkero zazpi antzezlanetan parte hartu du, adibidez “Lurra astinduz” edo “Des-berdinak”.
Honetaz gain, bost laburmetrai eta luzemetraietan parte hartu du durangarrak , hauen artean “Amaren eskuak” (2012) filman.
http://cinevasco.com/enekosagardoy/
BERTARA SARTU BEHAR ZARETE ZUEN BOTOA EMATEKO!! Izarra klikatu behar duzue!! Egunero eman dezakezue zuen botoa!! ESKERRIK ASKO!!!!!!