Atxondo udalbatzak Eneritz Agirre alkatearen % 100eko liberazioa onartu zuen eta dedikazio horregatik urtean 43.160 euroko soldata gordina jasoko ditu. Bere aurretik alkatea izan zen Xabier Azkaratek eginbehar horregatik ez zuen soldatarik jaso.
Bilera berean udal-antolaketari buruzko beste hainbat puntu ere onartu ziren. Legegintzaldi honetan, Josu Barandalla izango da lehen alkateordea, eta bigarrena Joseba Urresti.
Zinegotzi bakoitzak 60 euroko dieta jasoko du osoko bilkuretara joateagatik, eta 30 euro informazio batzordeetan parte hartzeagatik. Zenbateko hori handitu egingo zaie alkateordeei, eta 50 euro jasoko dituzte batzorde bakoitzeko, eta 80 euro osoko bilkura bakoitzeko.
Osoko bilkurak hileko lehen eguenetan egingo dira, arratsaldeko zazpietan, baina jaieguna izanez gero, aurreko egunera aldatuko da.
Bi batzorde informatibo
Udalak bi batzordetan egituratuta jarraituko du, Batzorde Orokorra eta Ogasun Batzordea, eta bietako presidentea Eneritz Agirre izango da. Batzorde Orokorreko kideak, gobernu taldeko Agirre, Jon Aranburu, Jorge Jauregi eta Joseba Urresti izango dira eta EAJ-PNVko Pedro León eta Sabino Gamboa. Ogasun batzordean, Agirre eta Urrestirekin batera, Josu Barandalla eta Gentzane Leturiaga, eta León eta Gamboa jeltzaleak egongo dira.
Bilkuran bestelako erakundeetako ordezkariak onartu ziren eta Eskola kontseiluko, EUDELeko, Euskal Fondoko eta Mankomunitateko ordezkaria Eneritz Agirre izango da, azken erakunde horretan Jon Aranburu alderdikidearekin eta Pedro León jeltzalearekin batera.
Urkiola Landa Garapena erakundeko eta Urkiola Parkeko Patronatuko ordezkaria Jorge Jauregi izango da; Haurreskolak partzuergoaren bileretan Josu Barandalla egongo da; Ur Partzuergoan Joseba Urresti izango ordezkaria eta UEMAn EH Bilduko Gentzane Leturiaga eta EAJko María Aranguez izango dira.
Hasta la fecha los 5 alcaldes del EAJ-PNV, que han gobernado el pueblo de Atxondo, no han tenido sueldo, y los 3 de HB-Eh BILDU, sí han tenido sueldo. Esto es tener amor a la patria o al color del chinchin
Soldata ederra sartuko da horra etxera, alkatie eneritzena eta jonena gehittute…. Pare bat errepide eta Lau landa organizetako herrixen!!! Quien fuera alcalde! Ni futbolisto ni currela de gestanp, alcaldesa de apatamonasterio y a facturar
Pues mira,yo he sido muy crítica con la subida de Mireia y lo seguiré siendo.
Respecto a este tema,como votante de EH Bildu me parece una barbaridad ese sueldo,cuando el anterior alcalde no cobraba por dicho trabajo.
No me cuesta nasa admitir lo que está claro.
Tras poner a caldo perejil a la alcaldesa de Durango por cobrar su sueldo que a cada Durangarra le cuesta 2,63 € al año, llega la alcalde de un municipio de 1372 habitantes según los datos del censo del 2022 y a cada Atxondoarra le costará 31,46 €, un sueldo muy por encima de la capacidad del municipio cuando el anterior no tenía sueldo, fin de la cita.