Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateari “deigarriak” egiten zaizkio Muruetako birkalifikarioari buruz EH Bilduk egin berri dituen adierazpenak. Ezker abertzaleak, “Abadiñon kokatu nahi diren enpresa batzuren kontra duen obsesioa” eta “eskualdeko beste herrietan jartzen direnean txintik ere ez duela esanten” adierazi du agintari abadiñarrak.
Talde independentista McDonald’s, Burger King eta Aki jartzearen kontra agertu eta enpresa horrek Abadiñon ez jartzeko errekurtsoak aurkeztu zituztela gogoratu du Navarrok. Hala ere, “hiru kasuetan epaitegiek atzera bota zituzten errekutsoak”, alkatearen esanetan.
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra egiten ari direla aitortu ondoren, “Udalak eta araudia lantzen ari den taldeak, hiru aukera proposatu ditu hirigintza-garapenerako eta hiruretan aurreikusten da lur sail hori komertziala izatea; zehaztasun batekin, EH Bildu izan dela horren kontra azaldu den bakarra”, Navarroren esanetan. Horrez gain, “herriko hiri-antolamendu planaren inguruan egindako saioetan, elkarteak, komertzioak eta bestelakoak parte hartzeko aukera” izan dutela gogoratu du.
Horregatik, “EH Bilduk demagogo ospeari eutsi eta herritarrak desinformatzeari” ekiten diola adierazi du Abadiñoko alkateak.