
Anboto Komunikabideak enpresari eman diote Iurretako I. Enpresa Proiektuen Lehiaketako saria. Enpresako presidente Gorka Barruetabeñak jaso du saria Iñaki Totorikaguena alkatearen eskutik. Sari banaketa ekitaldia atzo goizean izan zen Iurretako Udaletxeko areto nagusian. Sarituaz eta alkateaz gain, Jose Luis Zubillaga eta Maria Angeles Muñoz zinegotziak egon ziren bertan.
Lehiaketaren helburua ekimenak sustatzea dela esan zuen Iñaki Totorikaguena alkateak, ???hirigunean denda eta enpresak jarri gura zituztenei bidea zabaltzea, ondasuna eta lana sortzeko ahalmena zutenei hain zuzen ere”. Irabazi duen proiektuak lehiaketaren helburuetako bat bete duela azpimarratu zuen alkateak, enpresaren egoitza Iurretan kokatzea, hain zuzen. Gainera, “Udalak baloratzen dituen irizpideekin bat dator. Proiektuaren definizioa eta kalitatea, lanaren sorkuntza eta batez ere lanaren egonkortasuna, genero berdintasuna, teknologia berrien erabilera eta Iurretako jasangarritasun ekonomiko eta soziokulturalari ekarpenak egitea”, gaineratu zuen alkateak.
Gorka Barruetabeña pozik agertu zen sariarekin, ???Iurretako Udalak herriaren bizitasun enpresariala lortu nahi du eta guk Anboto Komunikabideak hona ekarri dugu???.
Lehen edizio honetan bi proiektu aurkeztu dira eta beste bik interesa aurkeztu zuten.