EME-Elorrioko Merkatarien Elkarteko kideak umorez beteriko bideoa egin dute herritarrak erosketak herrian bertan egin dezaten eta interneteko komertzioari aurre egiteko.
Village People taldearen YMCA doinu-banda oinarri hartuta, ‘Gurozun guztixa, Elorrixon’ iragarkian azaltzen diren merkatari, ostalari eta herritarrek “Hemen!, eizuz erosketak beti EMEn!…” abesten dute. Izan ere, bideoan azaltzen duten moduan “Gurozun guztixa dekozu Elorrixon Bai!” adierazten dute.