Elorrioko Iturrizoro elkartearteak urtero antolatzen duen ‘Errebonbillo’ aire zabaleko pintura lehiaketak bere XXIX. edizioa burutuko du gaur. Partaideak margolari profesionalak zein zaletuak izan daitezke eta lan onenen artean 1.650 euroko lau sari bantuko dira.
Lehiaketara azaltzen diren artistek beraiek aukeratutako gaia margotuko dute, baldintza bakarra Elorrioko edozein leku izatea dela. Obraren neurria eta teknika ere artista bakoitzak aukeratuko ditu, baina partaide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
‘Errebonbillo’ margo lehiaketan parte hartzeko izena eman beharko da egun berean Iturri kultur etxean, goizeko 9.00etatik 10.00etara. Lanak leku berean entregatuko dira egun bereko 14.30ak aurretik.
Arte plastikoetan adituak diren pertsonek osatuko dute epaimahaia eta 700, 450 eta 350 euroko hiru sari banatuko dira lan onenen artean. Herriko artista baten lan onenak berriz, 150 euroko saria eskuratuko du. Partaide guztiak herriko elkarte baten egingo den bazkari herrikoira joateko aukera izango dute.
Lehiaketara aurkeztutako obra guztiak Iturri kultur etxean egingo den erakusketan izango dira ikusgai urriaren 27tik azaroaren 16a bitartean, goizeko 9.00etatik gaueko 21.00ak arte.