
Elorrioko Iturrizoro elkartearteak aire zabaleko XXVII. Errebonbillo margo lehiaketa antolatu du biharko. Bertan parte hartu nahi duten margolari eta marrazkilariek beraiek aukeratutako Elorrioko edozein leku islatu beharko dute teknika librearekin.
Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten artista guztiek, Iturri Kultur Etxean zigilatu beharko dituzte euren lana islatuko duen oihal, paper edo bestelako euskarria, goizeko 9.00etatik 10.00k bitartean. Egindako lana leku berean aurkeztu behar dute 14.30ak orduko.
Antolatzaileek 700, 450 eta 350 eurotako hiru sari banatuko dituzte eta herriko margolari baten lan onenak 150 euroko saria eskuratuko du. Sari-banaketa arratsaldeko 18.00etan egingo da
Lehiaketara aurkeztutako lan guztiek Iturri Kultur Etxean egingo den erakusketa osatuko dute. Lanak azaroaren 12a arte egongo dira ikusgai, goizeko 9.00etatik gaueko 21.00ak arte.