Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Erreka kaleko “jaixak” gaur gauean hasiko dira

Erreka kaleko “jaixak” gaur gauean hasiko dira

Durangaldeko musika taldeak izango dira beste behin ere Elorrioko Erreka kaleko jaietako protagonistak. Duela mende laurden ospatu ziren lehen aldiz kale honetako jaiak, bertako hainbat tabernek antolatuta. Gaur hasi eta domekara arte luzatuko dira. Besteak beste, Elorrioko Gazte Itzala eta Pisontxis taldeek, Berrizko Tres41 eta Durangaldeko Trastorno taldeek joko dute.

Hogeita bosgarren urteurrena ospatuko dute aurten Erreka kaleko ???jaixek???. Hainbat kontzertu antolatu dituzte, dantzaldiak eta baita esku pilota partiduak ere. Gaur, ostirala, hasiko dira. Gaueko hamaiketan kontzertua eskainiko dute plazan Gazte Itzala eta Pisontxis Elorrioko taldeek. Ondoren, DJ jaia egingo da Ateneoan.

Larunbatean, Berriotxoa esku pilota taldeak antolatuta, esku pilota partiduak egingo dira plazako frontoian, arratsaldeko bostetatik aurrera. Iluntzean berriz, 7etan, dantzaldia izango da plazan, Trikizio taldearekin. Gaztetxean kontzertua egingo da gauean, Estricalla, Tres41 (Berrizko taldea) eta Durangaldeko lagunek osatutako Trastornok joko dute hamaiketatik aurrera. Bukatzean, Trikizio taldearen dantzaldiak jarraituko du plazan. Gauerdian berriz, DJ jaia egingo da Ateneoan. Makala & Jimmy Bidaurreta arituko dira.

Txikienentzako Disko Txiki Festa egingo da igandean plazan, 18:30etan hasita. arratsaldeko seiak eta erdietatik aurrera.

Elorrioko kale ezagun honetako jaien antolaketan, besteak beste, hainbat tabernek parte hartzen dute: Aterpe, Basarri, Bikale, Frontis, Gaztetxea, Jkoba, Kimu, Parra, Portalekua, Ure berri , Zubiertz eta baita Ateneoak ere.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados