“Durangaldeko herriak batuko dituen bidegorria egitea, gure eskualderako apustu estrategiko bat” dela eta, horrelako azpiegitura bat “eratzeko pausoak emango ditu” EH Bilduk. Bideak egiten hasteko eta “Udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak osatutako erakunde arteko marko bat martxan jarri dadin”, mozio bat aurkeztuko dute eskualdeko udaletxeetan.
Eskakizun horrekin batera, EH Bilduk konpromezua hartu du “Durangaldeko bidegorria bultzatu eta horren alde lan egiteko” eta, gainontzeko erakundeekin batera, ibilbidea zehazteko, teknikoki ibilbide egokiena zein den erabaki edo kostuaren inguruko eztabaidan parte hartzeko prest daudela adierazi dute.
Ekimen honekin, ingurugiroa errespetatzen duten herriak bultzatu, eredu bizigarriak, jasangarriak eta gizatiarrak eraikitzeko apustua egin eta “bide horretan jartzen gaituzten iniziatibak martxan jartzea” eskatzen dute. Horretarako, mugikortasunerako azpiegiturak sortu eta aisialdi osasungarriago ahalbidetzen duten baliabideak beharrezkoak direla uste dute.
Dagoeneko bizikletaren erabilgarritasuna errazten dituzten hainbat proiektu eginda daudela diote EH Bildutik. “Batetik Durangaldeko Lurraldearen Zatiko Planak (LZP) ezartzen duen bizikleta sarea dugu, bestetik Durangaldeko Mankomunitateak eginiko Mugikortasun Planeko bizikleta sarea, eta azkenik, Urkiola Landa Garapen Alkarteak idatzitako bidegorri proiektua”.
Durangaldeko LZPak, mugikortasuna hobetzeko neurriak ezartzen ditu, oinezkoen eta bizikleten erabilera motordun ibilgailuekin bateratzea lehendik dauden bideetan, edota bizikleta errailak jartzea. Horrelako eginbeharra Udalen eta Foru Aldundiaren ardura bada ere, Aldundiak Bizkaia osoko sarearen diseinua egin du baina eskualdean ez du aurrerapausorik eman egitasmo hori bideratzeko.
Galdera bat egitearren, bidegorria zerez egingo da? Porlanez?
Oso proiektu polita! Aurrera!
Me imagino que la alcaldesa de zaldibar en sus terrenos pondra prohibido perros como ha hecho en el campo de futbol viejo , en un sitio donde la gente va a andar con sus perros . Ni siquiera dejarnos ir con nuestros perros atados no .PROHIBIDO