
San Roke eguna ospatuko du bihar Durangoko Herria Auzo Elkarteak eta egitarauko ekitaldi nagusia Durangaldean dauden ume sahararren partaidetzarekin egingo duten bazkaria izango da.
Eguneko ospakizunak goizeko 10:00etan jaurtiko diren txapligoekin eta kalejirarekin hasiko dira. Ordu bete geroago meza emango da auzoko hildakoen alde Zabalarrako San Roke ermitan. Elizkizunaren ostean musikarekin eta trikitilarien ekitaldiekin girotuko dute ingurua eta bertaratzen direnek tortilla eta txorizoa dastatzeko aukera izango dute.
Eguerdiko 14:00etan Durangaldeko ume sahararrekin egingo den bazkariarekin osatuko da eguneko egitaraua.