Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Eskualdeko baserritarrek Durangoko merkatu plazako postu bat kudeatuko dute

Durangoko merkatu plazako seigarren postua irekiko da bihar arratsaldean eta saltoki berriaren eragileak eskualdeko baserritarrak izango dira. ‘Etartie’ deitu duten espazioan egongo den eskaintza “zabala eta dibertsitate handikoa” izango dela azpimarratu dute.

Ekimena “Soloko Nekazal Elkarteko hainbat kide eta merkatuan egoten diren saltzaile batzuren artean irekiko dugu”, ekimenaren bultzatzaileetako bat den Urdaspal Alberdiren esanetan.

Guztira, Durangaldeko 11 baserritar inguru izango dira eta “zerbait desberdina eskaintzeko” helburuarekin, gaur egun merkatuan dauden harategi, urdaitegi eta ozpinetakoen saltokietatik bereizi nahi dira.

Irekiko duten postuan, gertuko soloetan ekoiztutako sasoiko ortuariak eta frutak eskaintzeaz gain, salgai izango dituzte arrautzak, ogia, kontserbak, jogurta, gazta, salda eta hanburgesak, artisau erara egindako garagardoa eta sagardoa, besteak beste. Hala ere, “ez dugu salduko gurea ez den produkturik”.

Ordutegia

Irekiera, momentuz, “ordutegi mugatua baina dinamikoarekin” egiteko asmoa dute, salmentarekin arduratuko direnak baserritarrak beraiek izango direlako. Irekitzen duten egunetako ordutegia, oraingoz, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era izango da.

“Salmenta ordutegia betetzeko txandak egingo ditugu, baina gu ez gara dendariak”. Horregatik “hasieran, zapatu goizetan zabalduko dugu jendeak ezagutu dezan”, baina aurrerantzean “gure lekua betiko plazan dago eta gure produktuak han izango ditugu salgai”, azpimarratu dute.

Ekoizle guztiak: 

Bizio (Maore, Julia eta Omar-sagardoa/edarixek); Eskubaratz (Nere, Ion eta Asier-barazkiak); Urien (Aitor Urien-gazta, euskal txerriak, kasinak); Bejondeizuela (Alazne eta Jon-Ortuariak/kontserbak); Garai (Ana de la Maza-Garagardoa, kontserbak); Belaze (Berenice eta Markel-behi esnearen esnekiak/txerrikiak); Patxikobaso (Urdaspal eta Monika/Ortuariak, fruta eta ogia); Erlia (Amaia Arriaga-arrautze ekologikoak); Artizar (Román Bengoa-Ortuariak); Pulla Baserria (Fernando Lejarza-Ortuariak) eta Delikatetxe (Xabier eta Alazne-salda (kontserba ezberdinak).

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados