Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Eskualdeko eta Zornotzako ia 56.000 herritarrek bozkatu dezakete gaurko herri-galdeketan

Durangon, Zornotzan, Elorrion, Abadiñon eta Zaldibarren egingo dute gaur herri-galdeketa.
Durangoko zinegotziek elkarrekin bozkatu zuten ostiralean.

Ia 250.000 euskal herritar daude deituta gaur egingo diren herri-kontsultetara, hauetatik  55.685 eskualdeko lau herritan eta Zornotzan. Euskal Herriko 52 udalerritan egingo dira herri-galdeketak guztira, Durangaldeaz gain Debabarrena, Lea Artibai, Uribe Butroe, Uribe Kosta zein Urola Kostako bailaretan ere kontsultak egingo baitira.

Herri bakoitzean erabakitzearen aldeko eskubidearekin lotutako galdera bat erantzun behar da eta Durangaldean zein Zornotan galdera desberdinak prestatu dituzte. Galdera-sorta horrek,  hala ere, zentzu berdina du kasu guztietan, herritarrek euskal estatu bateko kidea izan nahi duten edo ez baita jakin nahi dena. Erantzunak hiru motatakoak izan daitezke: bai, ez edo boto zuria.

Herri bakoitzean prestatutako hauteslekuak goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean egongo dira irekita. Zornotzako auzoetan jarriko diren hautesontziak berriz, goizez bakarrik irekiko dira.

Durango

Duragon bozkatzeko eskubidea duten 24.768 herritarrek “Bere etorkizuna modu librean erabakiko duen euskal estatu bateko herritarra izan nahi duzu?” galderari erantzungo diote.

Udalerrian zehar kokatuta egongo diren bost hautesleku irekiko dira: Tabiran, Ezkurdin, Landakoko Ibaizabal auzoan, Askatasun etorbidean (Herrian) eta San Fausto auzoan.

Antolatzaileek Ezkurdin egingo den ‘Erabaki jaia’ ere prestatu dute, tarteko eguerdian egingo den nazio mailako ekitaldi nagusia. Goizeko 11:00etatik aurrera txistularien kalejira, trikitilariak, bertsolariak eta txalapartariak egongo dira eta 12:30an burutuko den ekitaldi nagusian Gure Esku Dago ekimeneko Zelai Nikolas eta Angel Oiarbideren egongo dira. Ondoren Hotzikara eta Durangoko dantzarien saioak egongo dira.

Arratsaldean puzgarriak, Doinu taldea, Joseba Agirre eta Unai Abaunza kantariek, Seneglago doinuak, Bertzi Jazz Band eta Txupito Guzman eta Ibarrako Langostinuek eta tonbolaren zozketa egingo dute.

Zornotza

Zornotzan 15.973 herritar izango dira bozkatzeko eskubidea baliatu dezaketenak eta kasu honetan erantzun behar den galdera honako hau da: “Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?”.

Zornotzarrek  bost hautesleku izango dituzte euren botoak emateko. Hiriguneko herritarrek Zelaieta parkean jarritako karpan eman dezakete botoa 9:00etatik 20:00etara bitartean. Boroan (txokoa), Larran (Propi ondoko txokoa), Etxanon (frontoi ondoa) eta Euban (harategi ondoko lokala) ere botoa emateko aukera egongo da, kasu honetan 9:00etatik 14:00etara.

Goizeko 11:30etatik aurrea hainbat ekitaldi egongo dira Zelaieta parkean eta inguruan. Goizean zehar txalaparta, bertsolariak, umeentzako tailerra, Alaiak, Andra Mari eta Korala abesbatzen saioak eta Udabarri dantza taldearen ekitaldiak egongo dira.

Arratsaldean Bizkargi 1934 zanpantzar taldea, Zaparrada batukada eta Oxabi taldeak eskainiko duen erromeria tartekatuko dira.

Elorrio

6.216 elorriar daude deituta gaurko galdeketara eta prestatuko den hautesleku bakarra herriko plazan egongo da. Bozkatzera gerturatzen diren herritarrek “Euskal estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu? galdera erantzun behar dute.

Elorrion ere hainbat ekitaldi prestatu dituzte egun osorako. Goizean zehar, herriko txistularien kalejira, Egundo-i taldearen ekitaldia, plazan egingo den bermut-dantza egingo dira eta 14:00etan ekitaldi nagusia hasiko da. Arratsaldean Besaide dantza taldearen agerraldia, trikitilariak eta aurreskua dantzatuz osatuko da egitaraua.

Abadiño

Bi hautesleku izango dituzte galdeketara deitutako 6.140 abadiñarrek. Bata, Zelaietako Txanporta plazan egongo da eta bestea, Traña-Matienako Traña plazan. Abadiñarrek bi galdera erantzun behar dituzte. Lehena, “Nahi al duzu euskal estatu burujabe baten herritarra izan?”; eta baiezko erantzuna eman bada “Nahi al zenuke euskal estatu hori independentea izatea?” bigarren galderari erantzungo diote.

Abadiñon prestatutako egitaraua herriko bi auzo nagusietan burutuko da. Txanporta plazan, txistularien kalejira, tailerrak eta puzgarriak, trikitilariak eta akordeoi-joleak egongo dira eta Trañan berriz, herri-kirolak, kantu kalejira, trikitilariak eta tailerrak izango dituzte. Auzo bietan txokolatadak egingo dituzte eguna borobiltzeko.

Zaldibar

Zaldibarren jarriko den hautesleku bakarra Herriko plazan egongo da eta bertan 2.588 herritarrek eman ahal izango dute botoa. Zaldibartarrek “Nahi duzu Euskal Herria independentea izatea?” galdera erantzun behar dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados