2022 urte hasierarekin batera, Hontza Museoak bi areto berri egokitu ditu Mañarin duen egoitzan, bata espezie exotikoei eta bestea espezie europarrei eskainitakoak. Gehitutako piezekin, bildutako eta ikusgai dauden piezen kopurua 1.500etik 2.000ra pasatu da.
Ireki berri dituzten bi erakusgelatan, anfibio, ugaztun, narrasti eta, batez ere, hegazti espezie ezberdinak bildu dituzte.
Gehitutako bi espazioekin bederatzi gela eta erditan kokatzen dira Museoko funtsak. Zortzi gela eta areto, Animalia erreinuko aleek betetzen dituzte; ornogabeak batetik (Poriferoak, Knidarioak, Krustazeoak eta abar) eta ornodunak bestetik (Ugaztun, hegazti, anfibio, narrazti eta arrainak).
Bederatzigarren gelan, ‘Kirikiño’ aretoa deiturikoan, geologiarekin lotuta dauden bildumetako aleak dauden ikusgai, fosilak, munduko hareak, arrokak edo mineralak, hain zuzen.
‘Gela erdia’ berriz, landare (Plantae erreinua) eta onddoen (Fungi erreinua) erakusketa dagoen korridoreari deitzen diote.
Museoak, bestalde, AMBAR elkartearekin elkarlanean muntatutako erakusketa monografikoa mantenduko du irailera arte. Plentziako itsas faunaren kontserbazio eta ikerketarako elkartearekin osatutako bilduman ugaztun eta narrasti itsastarren garezur, eskeleto eta abarrak daude ikusgai.
A día de hoy, con la tecnología que tenemos de representación en 3D y realidad virtual, me parece de muy mal gusto que se sigan disecando animales.
No aporta nada a nivel educativo, igual que los zoos, pero con cadáveres.
¡Mucho le va a importar al faraón que lo conviertan en una momia después de muerto! Otros consideramos de mal gusto tener animales vivos atados y/o encerrados en casa y que haya matadores de toros.