Herriak auzoetako jaietan murgildurik jarraitzen du. Asteburu honetan Etxanoren txanda da.
Jaiak asteazkenean, abuztuaren 14an, hasiko dira, 17:00etan, txupinazo eta erraldoien kalejirarekin, eta ostiralean, abuztuaren 16an, amaituko dira, Korrontziren kontzertu eta txokolatadarekin. Hogei bat jarduera antolatu dira haur, gazte zein helduek auzoko jaiez gozatu dezaten.
Egitaraua
Abuztuak 14, eguaztena
- 17:00 Txupinazoa eta kalejira Etxanoko erraldoiekin
- 17:00 – 19:30 Umeentzako puzgarriak eta jolasak
- 18:00 Mus txapelketa
- 20:30 Tortilla txapelketa. Aurkezpena
- 22:30 Erromeria Kittu taldearekin
Abuztuak 15, eguena
- 11:00 Meza
- 11:00 Pilota jaialdia
- 12:00 Zornotzako Otxotea
- 14:30 Herri bazkaria
- 17:00 Aitite-amamei omenaldia Etxanoko dantza taldearekin
- 17:30 Dantza-kanta Eingo taldearekin
- 21:00 Taloak Ekotaloren eskutik
- 22:00 Bertso-saioa: Sustrai Colina, Joanes Ilarregi, Jone Uria eta Uxue Alberdi
- 22:00 Umeentzako zinema eskolan
Abuztuak 16, barikua
- 9:30 Xeberren omenezko mendi martxa
- 11:00 Meza
- 12:00 Ardi txakurren txapelketa
- 17:00 Umeentzako marrazki lehiaketa eta bizikleta / molto ginkana (bakoitzak etxetik ekarri beharko ditu ibilgailuok)
- 18:00 Umeentzako antzerkia. Markeliñe konpainiaren Artilusio alfarrikako makina
- 18:00 Hirukoteen arteko briska txapelketa
- 20:00 Parrillada
- 22:00 Kontzertua. Korrontzi. Ondoren, jaiak amaitzeko txokolatada