‘Salerosketak be euskeraz’ kanpainaren hogeita seigarren i-Pad elektronikoa zozkatu zen atzo, urtarrilaren 1ean, eta zenbaki irabazlea Etxebarria liburudendan banatutako 3.509 zenbakiari egokitu zaio.
Ordezko zenbakia berriz, 1.616 zenbakia da eta berau Delma erropa dendan banatu da.
‘Salerosketak be euskeraz’ kanpaina ITG taldeak Bizieuskaraz proiektuaren barne antolatutako ekimena da. Bere helburua Durangoko merkataritzan euskararen erabilera bultzatzea da.
Zozketa honetan parte hartzeko ezinbestekoa da erosketa tratua euskara hutsean egitea. Hala eginez gero, merkatariak euskerazko aplikazioak dauzkan i-Pad elektronikoaren zozketarako txartela emango die bezeroei. Zozketa hile birik behin egiten da.
Eraginkortasun handirik ez diot ikusten zozketa edo ekimen horri.
Diru publikoa erabiltzen denez gero, errepasotxo bat beharko luke zozketa horrek, nik uste