
Berrizko Udalak etxean erabilitako olio bilketa hobetzea erabaki du eta horretarako sistema berria jarri du. Eko3r enpresak garatutako hiru makina jarri dira Udaletxe aurrean, Geltoki kalean eta autopista azpian, hurrenez hurren. Sistema berri honekin, urteko egun guztietan eta 24 orduz olioa jasotzeko aukera izango dute herritarrek.
Udal arduradunek azaldu dutenez, orain arte hilean behin herriko hiru puntutan eta ordu jakin batean egiten zen bilketa. ???Erosoagoa izango da sistema berria herritarrentzat???, aurreratu du Javier Azpitarte alkateak.
Egitasmoa aurrera eramateko, olioa batzeko pote berezia banatuko zaie berriztarrei aste honetan. Potea bete ahala makinan utzi eta makinak berak garbitutako pote berria bueltatzen du. Makinek, gainera, GSM-GPRS deritzon sistema bat dute eta unean uneko edukiontzien egoeraren berri jaso dezake udalak.
Gorka Camara, Hirigitza zinegotziak gogoratu duenez, 2001. urtetik batu du udalak etxeko olioa. Iazko datuen arabera 777 litro batu ziren eta 493 pertsonek erabili zuten zerbitzua. Sistema berri honekin, ordea, urtero litro bat pertsonako batzea espero dute.