
Zornotzako Udabarri dantza taldeak 50. urteurrena bete zuen pasa den urtean. Hori dela eta hainbat ekintza ospatu zituzten data borobila ospatzeko, eta aurten, maiatzean, euskal dantzen jantzien erakusketa bat antolatu dute Zelaieta Zentroko sarreran.
Erakusketak parte bi izango ditu. Maiatzaren 13ra arte ikusgai egongo dira Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako jantziak. Bestalde, maiatzaren 15etik 26ra bitartean Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoakoak izango dira ikusgai.
Orain, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako leku ezberdinetako jantziak ikus daitezke. Jarritako arropen artean, Durangaldeko dantzari-dantza, Arratiako jota eta txistulariak, Lekeitioko aurreskua, Kaixarranka, arrantzaleko dantza, Lanestosako arku dantza, Xemeingo ezpata dantza, Gipuzkoako dantzak eta txistulariak edo Ziekoko dantzak plazaratzeko erabiltzen direnak ikus daitezke.