
Eusko Labeleko esne pasteurizatuak Euskal Herriko ustiategi onenetan du bere jatorria, indarrean dagoen Europako arautegiak eskatzen duena baino kalitate maila handiagoa eskainiz. Goi mailako kalitateko esne gordin honi “ultrapasteurizazio” izeneko prozedura termikoa ezartzen zaio, elikagai honen nutrizio eta zapore arloko ia ezaugarri guzti-guztiak gordetzea lortuz, eta funtsezko bitaminarik eta aminoazidorik galdu gabe ia.
Honela, elikagaia bere egoera naturalean dituen ezaugarri beretsuekin iristen da kontsumitzailearengana. Produktu freskoa denez hozkailuan egon behar du.
Horrela ezagutzen da
Esne pasteurizatua bere elikadura ezaugarriak babesten dituen ontzi batean eskaintzen da, eta goi mailako kalitatea ziurtatzen duen Eusko Label-Kalitatea ezaugarria ontzian inprimaturik daramalako bereizten da.
Kalitate Kontrola
Marketin eta Egiaztapen Unitateak “Euskal Kalitateko Esnea” Kalitate Altuko Esne Pasteurizatuaren ezaugarriak definitzen dituen araudia betetzen dela zaintzen du eta, horretarako, ikuskapen zuzenak eta analisi-prozesuak egiten ditu, kalitatea bermatuz esnea jasotzen denean nahiz pasteurizazio eta ontziratze-prozesuetan. Araudi Teknikoa Marketin eta Egiaztapen Unitatearen egoitzan eskura daiteke.