Durangoko ikastetxeetako eta euskaltegietako ikasleek bat egin dute gaur Udaletxeko plazan Udaleko EH Bildu, EAJ-PNV, Herriaren Eskubidea eta PSE-EEko ordezkariekin Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Eguerdian egindako agerraldian hizkuntzarekiko bizipenak eta desioak azaldu dituzte.
Ekitaldian Kirmen Uriberen olerkiak partaideen nahiekin tartekatu dira eta “Euskaraz bizi nahi dugu” edo “Euskaraz bizi, gure helburua” azaltzeaz gain, “Euskal Herriaren lehen hizkuntza euskara izatea da nire desioa”, agertu dute bertaratutakoek.
San Antonio, Jesuitak, Kurutziaga Ikastola, Udal Euskaltegia, Nevers, Maristak, Ibaizabal Ikastola, AEK eta Frai Juan de Zumarragako ikasleek prestatutako testuak irakurtzeaz gain, desioak, jomugak eta bestelako nahiak agerian uzteko egindako panelak erakutsi dituzte.
Ze polita dagoen Udaletxeko plaza , zenbat leku….
Cuanto sitio en la plaza del ayuntamiento . qué bonita..