Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
MARKEL ATUTXA | ZIRKINIK BEZ ETA KITTU

Euskal Herriko doinuetan oinarritutako proiektuak lantzen dituen musikaria

Markel-Atutxa-Zirkinik-Bez
Markel Atutxa.

Markel Atutxa bateria jole zornotzarrak herritarren aurrean jotzeko aukera izango du Karmenetan. Gaur bertan, gauerdian, Ixerbekoan izango da Zirkinik Bez taldearekin eta bihar Kitturekin izango duen lehenengo ekitaldia eskainiko du.

Zirkinik Bez boskoteak bederatzi urteko ibilbidea betetzen ari da, “nahiz eta kontzertuekin zortzi urte daramatzagun eta urte hauetan taldekide aldaketa ugari izan ditugun”, Atutxaren esanetan. Gaur egun Erlantz Esparta igorretarrarekin, Ander Olmo durangarrarekin eta Maialen Kaltzakorta eta Xabi Bengoa gernikarrekin osatzen da taldea.

Boskoteak Euskal Herriko hainbat plazatan jo ditu beste talde batzuk sortutako kantuak, beraien errepertorioan Alaitz eta Maider, Esne Beltza, Gatibu…. eta beste hainbat talderen doinuak tartekatzen dituzte. “Geuk egindako pare bat kantu ere baditugu baina ez ditugu jotzen”, dio Atutxak pena puntu batekin.

“Ez dugu aurrera egiten”

Beharrezkoa ikusten dute ere pieza berriak prestatzea beraien errepertoriorako baina, tamalez, “ez dugu horretarako denborarik”. Denbora falta izango da, gainera, taldearen desagerpena ekarriko duena “ez dugulako aurrera egiten”. Atutxaren arabera, “gazte hasi ginen eta orain bakoitzak bere lana edo bestelako betebeharrak ditu eta ez dugu denborarik entseguak egiteko ezta errepertorioa berritzeko”.

Zornotzakoaz gain, Bilbon eta Otxandion kontzertuak emango dituzte eta “oraindik ez dugu erabaki noiz emango dugun agurreko kontzertua. Otsailean edo martxoan jotzeko deituz gero, seguruenik baietza emango dugula”.

Formatu desberdina

Taldea desagertzen bada ere, musikari lotuta jarraituko du Atutxak, Euskal Herriko gaurko zein betiko abestiak eta kantak bere estilo propioan plazaratzen dituen Kittu laukotearen bidez. Igor Lauzirika (eskusoinua), Iñigo Etxebarria (dultzaina, txistu eta txirula) eta Aritz Labrador (txirula eta txistua) zornotzarrekin osatzen duen laukotea, ekainean ospatutako Haizetara lehiaketan egon zen gonbidatu gisa eta Karmenetan, beste hiru saio eskainiko dituzte, lehena bihar eta beste biak 21ean eta 22an.

“Kittun lantzen dugun formatua desberdina da; goizeko zein arratsaldeko poteoak, bazkalosteko saioak eta antzerako orduetan joten dugu eta Zirkinik Bezen saioak gaueko ordu txikietan izaten dira”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Bernagoitik...hormondotarrak

    Aupa Markel eta beste musikoak!!!. Ekin!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados