Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko azokan

Euskal Herriko I. Hika Topaketa. Iturria: UEU.

ZirHika taldeak Hikadromoa antolatu du. Aurtengo Durangoko azokako nobedadeetako bat izango da. Durango euskalzaleen bilgunea izaten da urtero eta aurten hikalarien bilgune izatea ere nahi dute. Hika dakitenak eta ikasten ari direnak, guztiak daude gonbidatuta. Euskalkian zein batuan, bakoitzak berean egiteko aukera izango du. Helburua: hika hitz egitea eta ondo pasatzea.

Hikadromoa Bagera euskara elkarteak gidatuko du: laukoteak osatuta jardungo dute hika, 15 minutuero taldez eta gaiz aldatuz. Izena emateko on-line formularioa prestatu dute. Telefonoz ere eman daiteke izena: 943121775 / 652750947.

ZirHika taldea Euskal Herriko hainbat tokitako hika eragileek osatzen dute. Badihardugu euskara elkarteak koordinatzen du. Iaz egin zen Euskal Herriko I. Hika Topaketaren ondoren sortu da, elkar ezagutu, indarrak batu eta hitanoa bultzatzeko. Hikadromoa izan da
antolatu duen lehen jarduera eta, horretarako, hainbat bidelagun izan ditu: Bagera, Praktikatu AEK eta Gerediaga, besteak beste.

Anima hadi! Beldurrik gabe hikaratu!

Non: Landako ikastetxean, azokako kale berean
Noiz: Abenduaren 7an, larunbata, 16:00etatik 17:45era
Antolatzaileak: ZirHika taldea, Badihardugu elkartea eta Bagera elkartea
Bidelagunak: Gerediaga, Praktikatu AEK, Durangoko Udala eta Iurretako Udala

Hitanoarekin lotutako beste jarduera batzuk, azokan

  • Hitzaldiak. Abenduaren 6an, 19:20an hasita, areto nagusian. Lehenengo, Badiharduguk hika ikasteko Appa Hi! aplikazioaren bertsio berriak eta hika.ahotsak.eus webgunea aurkeztuko ditu. Ondoren, Fernando Oiartzunek Leitzako hiketa izango du hizpide: grabazioak sarean nola kontsultatu.
  • Mahaingurua. Abenduaren 7an, 11:30ean Durangoko museoan. “Hik eta biok”, Deustuko unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak antolatuta.
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados