Euskal Herriko XIV. mus txapelketaren Zornotzako kanporaketa jokatuko da bihar, Lekuberri tabernan, gaueko 22:0etan hasita. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea partidak hasi aurretik eta bikoteko 20 euro ordaintzea.
Zornotzan lehiatuko diren bi bikote onenak afariak eta ardo botilak eskuratuko dituzte, hurrenez hurren. Gainera, herriko lau bikote onenak, Bilboko Errekalden martxoaren 11n jokatuko den Bizkaiko finaletan jokatzeko eskubidea izango dute.
Barikuko partidak hasi orduko, 21:00etatik aurrera, plater konbinatua, postrea eta kafea dastatzeko aukera egongo da Lekuberrin bertan, 10 euroren truke.
Euskal Herriko finala
Euskal Herriko finala ere Zornotzan jokatuko da martxoaren 25ean, 128 bikoteren partaidetzarekin. Goizeko kanporaketak Amorebieta IV.a frontoian jokatuko dira eta arratsaldeko saioa Zubiondo parkean jarriko den karpan.
Txapelketaren bikote irabazleak txapelak eta gari ikurrak, 3.000 euro eta Karibera bidaia eskuratuko ditu. Txapeldun ordeak, garai ikurrak, 1.500 euro eta Karibera bidaia irabaziko du; hirugarrenak 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat eta laugarrenak 500 euro eta euskara ikasteko urte osorako bi matrikula. 5.etik 8.era sailkatutako bikoteek 250 euro jasoko dituzte, eta 9.etik 16.era sailkatutakoek 100 euro.