Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskal kulturaren hartzaile premiari erantzuteko ahalegina egingo du Durangoko Azokak

59. Durangoko Azokaren irudia eta leloa aurkezteko prentsaurrekoa egin dute gaur, Durangoko Landako Gunean. Bertan, Gerediaga elkarteko eta azokaren guneetako arduradunez gainera, erakunde babesle eta kolaboratzaileetako ordezkariak ere egon dira: Durangoko Udala, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, BBK Fundazioa, Eroski, Euskaltel Fundazioa, Konfekoop eta EITB.

Durangoko Azokaren sortzaile eta bultzatzaile guztiei eskerrak emanez hasi du hitzaldia Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak, eta aipamen berezia egin dio abuztuan utzigintuen Jon Irazabali, 30 urtez azokaren zuzendari izandakoari. “Ondare itzela utzi digu Jonek, eta aurtengo azokan gogoan izango dugu”, azaldu du Gerediagako elkarteko presidenteak.

Gaur egun Durangoko Azoka indartsu bat izateagatik pozik agertu da, baina oraindik lanerako beharra dagoela argitu du. “Hasierako ametsak marrazten joan gara urteotan guztiotan, eta begira zelako irudia sortu dugun: koloretsua, anitza, indartsua eta ederra, benetan ere. Iaz esaten genuen bezala, fantasia hutsa. Hala ere, euskarak oraindik badu lan horren beharra, eta Gerediaga elkartetik ekinean jarraitzeko asmoa dugu, euskarak ez baitu trabarik eta epairik behar, guztiok kabitzeko moduko bide zabalak baizik”, nabarmendu du Mujikak.

Aurten geruza ugariko topaketa eratuko dela esan du, hartu-emanak eta ideia berrien sinergiak sustatzeko plaza izango delarik. Abenduaren 5etik 8ra ospatuko da.

Durangoko Azokaren koordinatzaile Beñat Gaztelurrutiaren berbetan, euskal kulturgintzako komunitatea pozten denean Durangoko Azokako antolakuntza ere poztu egiten da. “Eta premiak dituenean, gu ere kezkatu egiten gara”, azaldu du koordinatzaileak. “Horregatik saiatzen gara azoka on bat antolatzen, badakigulako azoka birika bat izaten
dela, eta ez birika sinbolikoa soilik”.

Sorkuntza oso aberatsa

Hartzea ematea DA! dio aurtengo leloak. Gaztelurrutiak zehaztu ditu hautatzeko arrazoiak. Kultura jasotzea, gizarteari bueltan emateko bide bat dela aipatu du, eta euskaraz jasotzen den kulturak, euskaraz eta euskara indartsuago batean bizitzen lagunduko digula ere bai. Gainera, euskal kulturak bizi duen egoerari erreparatuta, kulturazale edo hartzaileen ekarpenari balioa eman dio.

“Jakin badakigu euskarazko sorkuntza oso aberatsa dela, baina ez dauka nahikoa hartzaile bere herrian. Hor
dago premia momentu honetan eta Durangoko Azokak horri erantzuteko ahalegina egingo du, Azokara etortzea, ikustea, hartzea… kulturgintzari hauspoa ematea ere badelako”. Bere esanetan, irakurtzea bestela idaztea den bezala, entzutea kantatzea da, ikustea antzeztea, aditzea pentsatzea, eta Durangoko Azokan egotea euskal kulturaren alde egitea da.

Udatxo eta Balu artisten irudia

Aurtengo azokaren kartela hainbat ikuspuntutatik berritzailea da. Hasteko, egile biren arteko elkarlanetik jaio delako, Udatxo eta Balu artisten sormenetik. Horrez gainera, sorkuntza prozesu bereziaren emaitza da: geruza ugariko artelan bat sortu, eta pieza hori kartelean integratu dute. Aurkezpenean prozesu horren muntaketa irudikatu dute, eta lema mihise batean margotu ere bai. Bestelako elementuen artean, eskuak ageri dira irudian.

“Eskulana da guretzat garrantzitsuena, eskuak baitira gure eguneroko tresna”, aipatu du Udatxok. Bera muralista eta margolaria da; Balu multidisziplinarra da, eta deskontestualizazioaren eta transmutazioaren teknikak jorratzen ditu, adibidez.

Collage erako lanean, euskal kulturaren erreferentzi diren irudien eta azokako aurreko edizioetako kartelen zatiak itsatsi dituzte; atzoko sormenetik hartuz, gaurko artelan berri bat emateko. Izan ere, Durangoko Azoka trasmisio horren erakusle ere bada.

Geruzak eta koloreak gehitzen joan ahala, kartela forma berezi bat hartzen zihoala konturatu ziren sortzaileak, Baluk azaldu duenez: “Kasualitatez, nabaritu genuen kartelaren forma bihotz batena zela, eta hasi ginen solasten bihotzak ere hartu-eman bat duela, odola gorputz guztira garraiatzen”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados