Euskal Mendi Federazioaren Gala Elorrion ospatuko da gaur. Aurtengoa 23. edizioa izango da eta, mendizaletasunaren bueltako sariak banatzeaz gain, hainbat ikuskizunekin gozatzeko aukera egongo da.
Elorrioko Erdella Mendi Taldeak egitarau berezi bat antolatu du dantza, musika eta umorea tartean izango direlarik.
Gala Arriola antzokian hasiko da 19:00etan eta ondoren, nahi duenak Guria jatetxean egingo den afarira joateko aukera izango du. Menuaren prezioa 32 eurokoa izango da.