Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskaldunen hizkuntz eskubideen defentsaren aldeko postontziak jarri dituzte

Euskaldunen hizkuntz eskubideen defentsaren aldeko postontziak jarri dituzte

Hizkuntza eskubideen urraketak jasotzeko eta konponbidean jartzeko mekanismo eraginkor bat abian jarri dute Atxondo eta Mallabiko Udalek. Horretarako, kexak jasotzeko postontziak jarri dira udal idazkaritzatan eta liburutegietan.

???Hizkuntza eskubideen definizioa egitea erraza da, baina definizio hutsak ez du inolako baliorik, hizkuntza eskubideak bermatzeko inolako mekanismorik ez badago. Hain zuzen ere, gabezia hori betetzera dator egitasmo hau???, azaldu dute udal arduradunek.

Beraz, hizkuntz eskubideren bat urratu dela uste denean, proposamen bat egin edota jarrera bat txalotu, prozedura bat jarraitu beharko da. Horretarako kexa edo proposamenak herri bakoitzeko postontzian sartu beharko dira. UEMAk espedientea zabalduko du eta behatokiari jakinaraziko dio, kudeaketak egiteko helburuarekin. Ondoren, informazioa batu eta kexa jarri duenari erantzuna emango zaio.

Herritarrek jarri ditzaketen kexen tipologiak honako hauek izan ahal dira: erakunde publikoak euskaldunari ez diolako ahozko edo idatziak euskaraz ematen, edota enpresek euskara baztertzen dutelako, hau da, ahozko tratua euskaraz ematen ez dutelako, edota idatzizko agiriak gaztelaniak bakarrik ematen dituztelako. Bestalde, udal langile eta hautetsien kexak ere batuko dira, hau da, UEMAko udalei euskaraz lan egitea eragozten dietenean.

 

120 kexa

Atxondo eta Mallabiko udalak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kideak dira. Behatokiak eta UEMAk 2008. urtean sinatu zuten hitzarmena udalerri euskaldunetako euskal hiztunen hizkuntz eskubideen defentsa eraginkorra egiteko helburuarekin. Harrezkero, 50 postontzi inguru jarri dira eta orain arte 120 kexa batu dira.

Egitasmoaren arduradunek esan duten bezala, UEMAko herrietan ???euskaldunen aurkako urraketak besteak baino larriagoak dira, bi arrazoirengatik, batetik, UEMAko herrietan euskaldunak %70etik gorakoak izanik, urraketak gehiengo zabal baten aurkakoak direlako, eta, bestetik,  euskaraz bizitzeko apustua egin duten udalerriak diren aldetik, herri borondatearen aurkako erasoa delako???.

DURANGON. Durangaldeko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados