Durangoko Udal Euskaltegiak laugarren Azoka Solidarioa egin zuen Gabonetan eta aurten 354 euro batu ziren. Lortutako diruarekin hainbat janari erosi, JAED-era eraman eta erakunde honek herriko behartsuen artean banatu zituen.
Aurreko hiru urteetako arrakasta ikusita, Euskaltegiko arduradunek berrio animatu ziren Azoka Solidarioa antolatzera. Ekimena aurrera eramateko erabiltzen ez diren arropa, jostailuak, liburuak, apaingarriak eta bestelakoek eraman zituzten bertako ikasle eta langileek, Olentzero opariak prezio ezin hobeak erosteko aukera emanez.
Azokan lortutako 354 euroekin 120 pakete makarroi, 120 pakete espageti, 105 kilo arroz, 60 litro esne, 40 kilo azukre eta 12 pote kakao erosi eta JAED-era eraman zituzten. Janari guzti hauek behar dutenen artean banatu zituen ongintza erakundeak.
Soberan geratutako gauzak, jostailu, liburuak eta apaingarriak alegia, JAED-era eraman zituzten eta saldu gabe geratu ziren arropak, aldiz, Caritasi eman zaizkie.
Udal Euskaltegiak, gainera, tapoiak eta egunkariak batzeri eusten dio urte osoan zehar, ume-babesa edo apadrinamendu helburuarekin