Euskararen erabilera bermatu ez ezik, sendotu eta arian-arian areagotu ere egin nahi du Iurretako Udalak, bai udal bizitzan, bai herriko gizarte bizitzan. Horretarako Euskara Biziberritzeko lehenengo Plan Nagusia egingo du Udalak. Horretarako 13.000 euroko aurrekontua bideratu du.
“Euskara eta gaztelaniaren arteko gaur egungo desoreka murrizten eta bi hizkuntzen arteko berdintasuna gero eta handiagoa ahalbidetzen lagundu nahi dugu”, esan du Iñaki Totorikaguena alkateak.
EBPNek hainbat helburu estrategiko ditu, hau da, transmisioa bermatzea familia artean, euskararen erabilera zabaltzea, eta hizkuntzaren elikadura.
Totorikaguneak azaldu duenez, orain arte emandako pausoak eta egindako ekintzak batzeko “tresna bateratua” lortu nahi dute. “Arlo askotan dauden hutsuneak gainditzeko konpromisoa balioko du”, esan du alkateak.
Horretarako aurtengo 13.000 euroko aurrekontua jaso dute eta, orain, enpresa bat kontratatu nahi dute.
“Nahiz eta Iurretako Udalak euskararen biziberritzeko planik ofizialki ez burutu, esan dezakegu euskararen aldeko apustu nabarmena egin duela, eta jendeaurreko harremana, gizartearekin harremana, adminsitrazioekiko harremanak, barne funtzionamendua euskaraz ematen dituela”, argitaratu du Totorikaguenak.