Abadiñoko Udalak datorren irailaren 1etik 30era arte zabalduko du 2010-2011 ikasturtean euskara ikastaroak egin dituzten herritarrek diru-laguntza eskabidea egiteko epea. Diru-laguntzaren gehienekoa matrikula-kostuaren %100 izango da, eskola guztietara joan direnen kasua hain zuzen ere.
Jose Luis Navarro alkateak esan duenez, laguntzak jasotzeko gutxienik ere eskola-orduen %80ko asistentzia ziurtatu behar da.
Horretarako, Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan egin behar dira diru-laguntza eskaerak. Eta interesa dutenek agiri hauek erantsi beharko dituzte: NANaren fotokopia eta matrikularen ordainagiria; euskaltegiaren ziurtagiria, emandako eta jasotako orduen xehetasunekin, eta ikastaroaren hasierako eta amaierako data; baita kontu- zenbakia ere, diru ordainketa egiteko.
Euskara-ikastaroak egiteko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza Udalaren web orrian kontsulta daiteke.