Zaldibarko Udalak diru-laguntzak emango dizkie 2017-2018 ikasturtean euskara klaseetara joan diren herritarrei. Laguntzak jasotzeko beharrezkoa da Zaldibarren erroldatuta egotea eta gutxienez %80ko asistentzia egiaztatzea.
Udaletxean aurkeztu behar dituzten agiriak, matrikularen ordainagiria; euskaltegiaren informe zehatza, non ikastaroaren ordu kopurua, asistentzia eta urrats bakoitzeko fitxa agertu behar den, eta diru-laguntza sartzeko banketxe edo kutxako kontu zenbakia.
Udalak emandako laguntzen onuradunak, trinkotasun txikiko ikastaroak egin dituztenak zein trinkotasun handikoak egindakoak izan daitezke. Lehenengo kasuan, %80 eta %90 arteko asistentzia izan duten ikasleek, matrikularen %75a jasoko dute; %90etik gorako asistentzia izan dutenek, matrikularen %90a jasoko dute, eta %100eko asistentzia egiaztatzen dutenek matrikularen kostu osoa jasoko dute.
Trinkotasun handiko ikastaroak egin dituzten zaldibartarrek berriz, kostuaren %50a eskuratuko dute.