Durangoko Euskaraldiak informazio lokala izango du aurten ere, nahiz eta edizio honetan bulegoa Zumalakarregi kalea 2an egongo den, ‘Naranja’ denda zengoen lekuan hain zuzen.
Durangoko Euskaraldiaren eragileek izen-ematea internet bidez egitea sustatu nahi dute “hori delako seguruena bizi dugun sasoi honetan”, baina “inork arazorik badu, Euskaraldiko lokalean izena emateko aukera egongo da”, adierazi dute.
Informazioa emateaz gain, banderolak egongo dira salgai eta Euskaraldia hasi aurreko egunetan egingo den txapa banaketa bertatik gauzatuko dute.
Datozen hiru asteetan lokala irekita egongo da martitzenetan eta eguenetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatuetan 11:30etatik 14:00etara. Hala ere, Euskaraldia hurreratu ahala, ordutegi zabalagoa izango dute.