‘Euskaraldia. 11 egun euskaraz’ ekimena amaitu ondoren, bideo bat zabaldu du sare sozialen bidez ekimen hori Durangon garatu duen talde eragileak. 11 minutu irauten duen bideoan ‘Ahobizi’ edo ’Belarriprest’ rolak aukeratu dituzten herritarrak azaltzen dira.
Gaur bertan argitaratu den bideoan agertzen diren durangarrek ekimenak iraun dituen 11 egunetan bizi izandakoaren berri ematen dute. Bertan azaltzen diren langileak, merkatariak zein herritarrak azaroaren 23tik abenduaren 3ra iraun zuen Euskaraldian izan zuten jarrera azaltzen dute.