Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskaraldiaren banderatxoak etxeetako balkoietan jartzea eskatu die herritarrei Zornotzako Udalak

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko den Euskaraldiaren 2. edizioa ikusgarriago egiteko helburuarekin, Zornotzako Udalak herritarrei dei egin die etxeko balkoi eta leihoetan banderatxoak jartzeko. Udalak egindako gonbidapena norbanakoei zein elkarte, eraikin publiko eta lantegietako arduradunei luzatu dute.

Banderen salmentarekin jasotakoarekin, “krisiaren eraginez arriskuan dauden euskararen aldeko egitasmoei eusteko, eta euskararentzat estrategikoak diren bestelako ekimenetarako baliabideak eskuratzeko erabiliko dugu, besteak beste, Euskaraldia Euskal Herri osora zabaltzen laguntzeko”, adierazi dute Udal arduradunek.

Banderatxoak salgai daude atzotik eta hurrengo egunetan ere eskuragarri izango dira. Bihar, Ixerreko aparkalekuan ospatzen den Igandetako merkatuan mahaia jarriko dute Euskaraldiaren eragileek; martitzenean, Far-far tabernaren alboan egongo dira 16:15etatik aurrera eta datorren barikuan Kalbario plazan jarriko dute mahaia 16:15etatik aurrera.

Banderatxoa eskuratu baina bertaratu ezin duenak posta elektronikoa bidali dezake zornotzarrak.euskaraldia@gmail.com helbidera eta telefonoz deitu edo WhatsAppa idatzi 688 836 894 telefonora. Ondoren, Zornotzako Euskaraldiko eragileek interesatuekin harremanetan jarriko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 3,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados