
Ebalixu- Elorrixoko gaztiok euskaraz elkarteak ‘Urratsak euskeraz konpleju barik’ lemapean egingo den bigarren herri lasterketa antolatu du abenduaren 3rako, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen den eguna, hain zuzen. Lasterketak 4 kilometroko ibilbidea izango du eta eguerdiko 12:00etan hasiko da Herriko plazan.
Antolatzaileek lasterketa hasi baino ordubete lehenago banatuko ditu dortsalak, nahi duenak izena emateko aukera izango baitu egunean bertan. Nahi duenak lotura honetan egin dezake aldez aurreko izen-ematea.
Ebalixu taldeak lasterketa alaia y partaidetza handikoa izatea espero dute aurten ere, eta asmo horrekin parte hartzaileei mozorrotuta agertzeko gonbitea egin diete. Lasterketa amaieran sariak zozkatuko dituzte partaideen artean.