Durangoko Udalak euskararen erabileraren inguruko datuak aurkeztuko ditu bihar, arratsaldeko 19:00etan Plateruena Kafe Antzokian, ‘‘Zenbat egiten dugu euskaraz Durangon?’ izenburupean egingo den ekitaldian.
Euskararen erabileraren kale neurketa aurtengo ekainean eta uztailean egin zuen Soziolinguistika Klusterrak eta ikerketaren ondorioak erakunde horretako teknikaria den Asier Basurtok aurkeztuko ditu.
Lehen aldia da, Durangon, Klusterrak horren neurketa osoa egiten duela eta Udaletik adierazi dutenez “datu asko eta interesgarriak jaso eta aurkeztuko dira”.