Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskararen ikasketa eta erabilera sustatzen jarraitzeko laguntzak

Herritarren artean euskararen ikasketa zein erabilera babestu eta bultzatzeko apustu irmoan, Amorebieta-Etxanoko Udalak hiru dirulaguntza deialdi jarri ditu martxan, hain zuzen, euskara ikasten ari diren herritarrentzat bata, euskara sustatzeko jarduerak antolatzen dituzten elkarteentzat bestea eta merkataritza arloan errotuluak eta irudiak euskaraz jartzen dituzten establezimenduentzat hirugarrena.

Udalak, guztira, 14.500 euro bideratu ditu laguntza lerro horietara eta gainera, laguntzak beste erakunde batzuen dirulaguntzekin bateragarriak dira, baldin eta jasotako zenbateko osoak ez badu justifikatutako gastua gainditzen.

2023/2024 ikasturtean euskaltegian euskara ikasten aritu diren herritarrei zuzenduriko laguntza-lerroa

Euskara ez dakitenek gure hizkuntza ikas dezaten erraztasunak eskaintzen ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak eta horien artean kokatzen dira, hain zuzen, euskaltegian euskara ikasten aritu direnei zuzenduriko laguntzak.

Hala, Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrek eta 2023/2024 ikasturtean euskaltegi publiko edo HABEk homologatutako barnetegi eta euskaltegi pribatuetan euskalduntze edo alfabetatze ikastaroak egin dituztenek Udalak eskaintzen dituen laguntzak eskura ditzakete.

Laguntza lerro honetara 7.000 euro bideratu ditu guztira Udalak eta onuradun bakoitzak gehienez 300 euro jaso ahal izango ditu matrikula bakoitzeko. Dirulaguntza hauek bateragarriak dira HABEren azterketak gainditzeagatik edo Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Eskura txartelaren bidez jasotako laguntzekin, betiere justifikatutako gastuaren zenbatekoa gainditzen ez bada.

Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak egiten dituzten elkarteei zuzenduriko laguntza-lerroa

Era berean, herrian zein herritarren artean euskara sustatzen duten elkarteen lana balioan jarri eta babestu nahi du Udalak, eta horren harira, 2024an zehar euskara sustatzeko jarduerak egin dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzenduriko laguntza lerroa zabaldu du, 3.500 euroko aurrekotuarekin. .

Horri jarraiki, Amorebieta-Etxanoko udal erregistroan izena emanda dauden taldeek laguntza hau eskatzeko aukera izango dute.

Merkataritza esparruan errotuluak, web-orriak eta korporazioaren irudiak euskaraz egiteko laguntza-lerroa

Herriko establezimenduek ere zer egin eta indar handia dute euskararen zabalkundean eta hori aintzat hartuta, errotuluak, web-orriak eta irudi korporatiboak euskaraz jartzeagatik dirulaguntzak eskaintzen ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak.

Helburu horretara bideratu ditu, hain zuzen, 4.000 euro eta laguntza eskatzeko ezinbestekoa izango da merkataritza edota ostalaritza establezimendua Amorebieta-Etxanon kokatuta egotea eta establezimendu horien jabe izatea.

Eskabideak

Lehen bi laguntza lerroen kasuan, hau da, euskara ikasi duten herritarrei zein euskararen erabilera sustatzeko jarduerak egiten dituzten elkarteei zuzenduriko laguntza lerroen kasuan, alegia, eskabideak aurkezteko azken eguna azaroaren 20a izango da eta tokiko establezimenduei zuzenduriko laguntza eskatzeko azken eguna, aldiz, azaroaren 21a izango da.

Eskabideak udal webgunean, tramiteen atalean, egin daitezke, baita aurrez-aurre ere, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 946 30 00 02 zenbakira edo idatzi haz@amorebieta.eus helbidera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados