Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Berrizko Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu gaur eta bihar. Hauen artean aipatzekoak dira, bihar izango diren bigarren eskuko liburu azoka eta Gu Gira kantaldia.
Berrizko Udalak prestatutako ekitaldiak gaur hasiko dira kantu-poteo “Taberna ibiltariarekin”. Hasiera 19.30ean izango da Pedro Juan tabernatik, eta ondoren bertso-afaria izango da Miren Amuriza eta Amets Arzallus bertsolariekin. Sarrerak Ganeketxen dira salgai.
Bihar, berriz, lehenegoz egingo da euskararen bigarren eskuko liburu azoka, 11.30etatik 13.00etara, eta arratsaldez 17.00etatik 18.30etara. Honen inguruan hainbat ekitaldi antolatu dira. Gurasoei kontatzeko ipuinak, komiki tailerra, graffiti herrikoia, ipuin kontalariak, eta aurpegiak margozteko, lorategi, eta sormen txokoak, besteak beste.
Egitarauarekin amaitzeko, Gu Gira kontzertua izango da 20.00etatik aurerra, Niko Etxart, Txomin Artola, Urko eta Gorka Knorren eskutik. Kaataldia Pilotalekuan izango da eta sarrerak 5 euro balioko du. Probalekuan, berriz, diskofesta bat egongo da 22.00etatik aurrera.